PSE-EEko Gemma Zabaleta, EAJko Gemma Gonzalez de Txabarri, EHAKko Nekane Erauskin, EAko Begoña Errazti eta NEkane Altzelai, EBko Kontxi Bilbao, Batasuneko Jone Goirizelaia eta Ainara Armendariz, Nafarroa Bai-ko ordezkariak, Abertzaleen Batasunakoak eta ELA, LAB eta UGT sindikatuetako emakumeek sinatu dute besteak beste agiria.
Guztiek azpimarratu dute nork bere izenean sinatu dutela agiria eta beren helburu nagusia irtenbideak bilatzen laguntzea dela. Emakume horien guztien ustez "aurreiritzirik eta baldintzarik gabeko elkarrizketa abiapuntu egokia da" irtenbideak bilatzen hasteko. Baita "pertsona guztien eskubideen errespetua ere". Bakearen aldeko militantzia aldarrikatu dute bake prozesuetan "beti" izaten diren "saboteatzaileen" aurrean. Sinatzaileek bake prozesua "blindatzeko" konpromisoa agertu dute "hondoa jo ez dezan".
Politika
Hainbat alderdi eta eragiletako emakumeek bake prozesuaren aldeko konpromisoa agertu dute
Euskal Herriko hainbat alderdi, sindikatu eta eragiletako emakumeek bat egin dute prozesu demokratikorako "irtenbideak bilatzen laguntzeko" helburuarekin. PPko, UPNko eta CDNko emakumeak ez dute ekimenarekin bat egin. Gainerakoek =iAhotsak=i izeneko erakundea sortu eta agiri bat izenpetu dute gaur. Besteak beste, Euskal Herrian bide berri bati ekin nahi izanez gero, "beharrezko berme demokratikoak ezarri eta errespetatu" beharko direla azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu