'Bateragune auzi'-ko epaia

Hainbat alderdi, sindikatu eta eragilek epaiaren aurka manifestatzera deitu dute datorren larunbaterako

Deitzaileen artean Bildu osatzen dutenak, Aralar, gehiengo sindikala eta beste hainbat eragile daude. Epaia Euskal Herrian zabaldu den prozesu demokratikoaren aurkakoa dela salatu dute deitzaileek. Ostegunean bilkurak deitu dituzte Hegoaldek lau hiriburuetan.

2011ko irailaren 17a
16:32
Entzun

Bateragune auziko epaia salatzeko, hainbat  alderdi, sindikatu eta eragilek manifestatzera deitu dute hilaren 24an Bilbon. Epaiketa gehiagorik ez, zigor gehiagorik ez. Konponbide demokratikoak orain izango da leloa, eta besteak beste, EAk, Alternatibak, Aralarrek, ezker abertzaleak, gehiengo sindikalak eta beste eragile askok parte hartuko dute. 

Otegi, Diez, Zabaleta, Jacinto eta Rodriguezi jarri dieten zigorra  "Euskal Herrian zabaldu den prozesu demokratikoaren aurkakoa" dela iritzi diote deitzaileek, eta deia luzatu diote gizarteari desadostasuna agertzera. Gaur deialdiaren aurkezpenean Rafa Diez izan da, eta horrekin batera Pello Urizar EAko idazkari nagusia, Oskar Matute Alternatibakoa eta Txelui Moreno ezker abertzalekoa.

Josu Blamaseda ESK sindikatuko ordezkariak eta Haizea Solagurenbeaskoa Ikasle Abertzaleak-ekoak irakurri dute deialdiaren adierazpena eta esan dute, justua ez izateaz gain, epaia "bakerako eta konponbide demokratikorako ireki diren aukerentzat beste oztopo bat" dela. Bide batez, Otegik eta Diezek prozesu demokratikoan izan duten garrantzia aldarrikatu dute, eta horiek zigortzea prozesua bera eta Otegi eta Diezek ordezkatuak sentitzen diren "milaka pertsonak" zigortzen dituela salatu dute.

 

"Horregatik uste dugu euskal gizartearen aurkako eraso zuzena dela, Euskal Herria bake, demokrazia eta askatasun eszenatoki batera eramango duen aro berri bat garatzeko borondatearen aurkakoa", adierazi dute manifestazioaren aurkezpenean. Gainera, demokrazia batean oinarrizkoak diren eskubideak urratu dituztela salatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.