Hainbat alderdik Oiartzualdeko gazteen alde manifestatzeko eskatu dute

2012ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Segikoak direlakoan Espainiako Auzitegi Nazionalak Oiartzualdeko (Gipuzkoa) sei gazteri ezarritako seina urteko espetxe zigorragogor salatu dute ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak. Lau alderdiok prentsaurreko bat egin dute, Oiartzualdeko gazteei babesa agertzeko eta igande honetan Oiartzunen egingo den manifestazioan parte hartzera deitzeko. Idoia Arrastui, Maider Karrere, Ernesto Merino eta Begoña Vesgak salatu dute gazteei ezarritako zigorra «politikoa» dela eta eskubide zibil eta politiko oro urratzen dituela. «Euskal Herrian hasi den aro politiko berriari Espainiako Estatuak errepresioarekin, atxiloketekin eta epai politikoekin erantzuten dio». Oztopo guztien gainetik irtenbide demokratikoen eta prozesuaren alde lan egiten jarraituko dutela ohartarazi dute alderdietako ordezkariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.