LANKIDETZA

Hainbat alorretan elkar jarduteko hitzarmena sinatu dute Nafarroak eta Pirinio Atlantikoek

Besteak beste, larrialdietan, lurraldean, turismoan, mugikortasunean, kulturan, kirolean, gazterian eta berdintasunean ariko dira elkarlanean.

Barkosek eta Lasserrek izenpetu dute akordioa. NAFAARROAKO GOBERNUA
2017ko ekainaren 20a
08:42
Entzun

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakariak eta Jean Jacques Laserre Pirinio Atlantikoko presidenteak izenpetu dute akordioa, Pauen eginiko ekitaldian. Bi erakundeek 2011. urtean sinatu zuten lankidetza hitzarmena, "mendiko lurraldeetan kudeaketa koordinatua hobetzeko helburuarekin". Xede horrekin, Barkosek eta Laserrek akordio horren eranskin bat sinatu dute Pauen.

 Bi erakundeek elkarrekin garatzen dituzten zenbait proiektu ere aurkeztu dituzte, hala nola, Safer eta Alert larrialdien mugaz gaindiko kudeaketaren arloan, Aneto elikadura osasungarriaren alorrean, eta Ederbidea, Baiona, Donostia eta Iruñea artean bizikletaz ibiltzeko ardatza.

Barkosek nabarmendu duenez, "nahitaez elkartu behar diren bi lurraldeen arteko beharrezko lankidetza" da izenpetutakoa: "Muga fisikoko kilometroak bakarrik partekatzen ez dituzten bi lurralde dira. Horrez gain, beste lotura asko ditugu, lotura historikoak, hizkuntza eta kultura loturak".

Gaur sinatutako dokumentua Nafarroako Gobernuak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuak 2011. urtean gehienez hamar urtetarako sinatu zuten Mugaz gaindiko Lankidetza Esparru Akordioaren barruan dago. Eranskin horrekin, bi gobernuek lankidetza-konpromisoa berritu dute, eta gogoeta-esparru bat zabaldu da beste formatu eta lankidetza-eremu batzuetan aurrera egiteko, bi lurraldeen berariazkotasuna eta bi eskualdeetarako ekartzen dituen erronkak kontuan hartuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.