Eguraldia

Hainbat eragozpen sortu ditu euriteak errepideetan

Hondarribian auto batek gizonezko bat harrapatu du eta larri zauritu du. Hego Euskal Herrian alerta laranja piztu dute. Bi futbol partida atzeratu dituzte eguraldiagatik.

2011ko azaroaren 5a
19:02
Entzun

Euria barra-barra iragarri du gaur goizean Euskalmetek gaurko, eta ez du hutsik egin. Egun osoan euri zaparrada handiak izaten ari dira, eta horrek hainbat eragozpen sortu ditu, batez ere, errepideetan. BI-2701 errepidean Galdames eta Muskiz artean (Bizkaia) auto bat errepidetik atera da 13:30ean eta etxe bat jo du. Auto gidaria zuaritu egin da eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Euriteak gainera BI-735 errepidea moztea behartu du Erandion, putzu handi bat eginda. Getxon larrialdi egoera piztu dute Gobela ibaiak gainezka egin dezakeelako. Hego Euskal Herri osoan dago piztuta gaur alerta laranja, eta tentuz gidatzeko aholkatu dute, euri jasengatik. Lezaman Athletic B eta Alavesen arteko futbol partida bertan behera utzi behar izan dute euriteengatik. 100 km/h-ko abiadura duten haize ufadak iragarri dituzte.

Auto istripua Hondarribian

Hondarribian (Gipuzkoa) auto batek gizonezko bat harrapatu du. 13:15ean izan da ezbeharra, GI-636 errepidean, Irunerako norabidean. Oinezkoa larri zauritu da eta ospitaleratu egin dute.

Behobian ere (Gipuzkoa) beste auto istripu bat izan da eta bi lagun autoan harrapatuta geratu dira. Suhiltzaileak joan dira handik ateratzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.