Hainbat errepidek itxita jarraitzen dute luizien ondorioz Nafarroan

2013ko ekainaren 11
11:02
Entzun

Uholdeen eta luizien eraginez, hainbat errepide itxita daude Nafarroan. N-113 errepidea itxita dago urak hartuta jarraitzen duelako. Gauza bera gertatzen da Belateko tunelen inguruan, N-121-A errepidean. Luizi batek estali du, eta Belateko mendatetik desbideratu dute zirkulazioa. Bideoa: Belateko luizia (Nafarroako Gobernua).

[Vimeo]http://vimeo.com/68057437[/Vimeo]

Nafarroako Gobernuak kamioiei eskatu die Gipuzkoatik joateko Lapurdi aldera, edo bestela A-15 autobidea erabiltzeko. Iruñerrian Orikain eta Arre arteko errepidea ere, PA-30, itxita dago.

Bigarren mailako errepide sarean itxita daude NA-2339 errepidea Ilurdotzen luizi baten ereginez, eta NA-120 errepidea Lizarra eta Beasain artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.