Hainbat espetxetan bisitarik gabe geratu dira senideak, miaketengatik

Erredakzioa
2010eko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Espainiako eta Frantziako hainbat espetxetan ezbeharrak izan dituzte euskal presoek, senideek eta lagunek.

Herrera de la Manchan (Espainia) Ander Errandonea, Jose Angel Biguri eta Joseba Erostegi presoen senideek aurrez aurrekoak galdu dituzte miaketa saioak direla eta. Arazo bera izan dute Puerto I-n dauden Fernan Elejalderen eta Isidro Garalderen senideek eta Curtisen (Galizia) dauden Txomin Troitiño eta Gorka Lupiañez presoen senideek.

Navalcarneron Iker Araguasen arrebak ez du bisitarako baimena jaso. Temblequen, berriz, Almeriara zihoan senideen eta lagunen furgonetakoak identifikatu dituzte. Moulins-Izeuren (Frantzia) Ander Geresta eta Ismael Berasategi biluztu eta makurrarazi nahi izan dituzte bisiten aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.