HZ aurkeztu zen mementutik hauteskundeetan "era librean" parte hartzeko mehatxupean egon dela salatu dute sinatzaileek, eta "aparato politiko judizialak" hauteskundeetan "era librean" parte hartzeko edozeinek duen eskubidea "urratzeko estrategia" bere gain hartu izana ere salatu dute.
Beraien aldarrikapena bost puntutan bildu dute sinatzaileek:
=p
@- Herritarren sektore zabal bati adierazpen politikoa galerazteak parte-hartze politikoaren eskubide murrizketa dakar, eta aniztasun politikoarenaurkako erasoa da.
@- Erabaki horiek herritarren eskubide zibil eta politikoak urratzen dituzte, hainbat askatasun debekatzen baititu: Elkartzeko askatasuna, adierazpen eta manifestazio eskubidea, hauteskundeetan parte hatzeko ere eta era librean bozkatzeko askatasuna.
@- Defendatzen dituen egitasmo politikoekiko gure jarrera alde batera utzita, HZk legezko eskubidea du hauteskundeetan aurkezteko, askatasun demokratikoak erabiltzea haren eskubidea baita.
@- Haren egitasmoak eta ideiak era publikoan eta gainontzeko aukera politikoek dituzten baldintza beretan adierazi, transmititu eta garatzeko duen eskubidea aldarrikatzen dugula.
@- Eskubide hori murrizteak eta haien legezko ideiengatik eta egitasmoengatik milaka euskal herritarren kriminalizazioak Europako Herritar guztien aurkako eraoa dakarte.
=p
Europako Hauteskundeak
Hainbat herritarrek babesa adierazi diote HZri
'Geu, herritarrok, Herritarren Zerrendarekin' izeneko agiria sinatu dute gaur hainbat Gasteiztarrek. Agiria sinatzen dutenek, salatu dutenez "Zuzenbide Estatuak eskubide oinarrizkoenak urratzen" ditu eta horregaitik erabateko gaitzespena eta "elkartasun aktiboa" adierazi dituzte. Haatik, "hitza hartu" nahi dute "Herritarren Zerrendari" emateko. Sinatzaileen artean daude: Juanito Oiarzabal, Pou anaiak, Evaristo, Rakel Anitua eta Alberto Frias, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu