gizartea

Hainbat idazle eta bertsolarik Egiluz bilatzen jarraitzeko eskatu dute

Eskaera horiek Gernikako Euskal Herria museoan eta Balmasedako plaza batean izango dira irakurgai, Ibilaldia eta Euskal Eskola Publikoaren jaia han egingo direla eta.

2014ko maiatzaren 29a
15:49
Entzun

Kirmen Uribe, Toti Martinez de Lezea, Edorta Jimenez, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio daude, besteak beste, Hodei Egiluz bilatzen jarraitzeko eskatu dutenen artean. Iaz urriaren 19an desagertu zen Galdakaoko gaztea, eta atzo lekuko berriak agertu ziren ikerketan.

Eskaera horiek erakusgai jartzeaz gain, zortzi hilabete hauetan Hodei Bila elkarteak antolatu dituen ekimenen argazkiak ere izango dira ikusgai. Liburu batean, gainera, Egiluzen gurasoei babesa adierazteko mezuak jasoko dituzte. 

Udan Europara bidaiatu behar dutenen artean Egiluzen argazkiak banatuko ditu elkarte horrek, bidaia horietan jendea biltzen den lekuetan jar ditzaten, besteak beste, ostatuetan. Ekainaren 19an, gainera, hilero egiten duten bilkura jaialdi batekin ordezkatuko dute. Parte hartuko dutenen artean daude Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Gari, Arkaitz Estiballes, Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Kirmen Uribe bera.

Lekuko berriekin, itxaropentsu

Atzo agertu ziren lekuko berrien harira, gaur egin duten agerraldian elkartea bere harridura azaldu du orain arte ez dutelako horren berri eman. Koldo Ezkerra elkarteko kideak jakinarazi duenez, lekuko horiek martxoan jarri ziren harremanetan Poliziarekin Bruselan egin zituzten ekimenetan desagerketaren berri jakin ostean.

Horri esker, ikerketa beste fase batean sartzen dela ondorioztatu dute, han bertan gehiago ezagutaraziko delako. Flandriako VTM telebistak atzo goizaldean Egiluz ikusi zuten hiru lekukoren testigantzak bildu zituen. Gaurko agerraldian azaldu dute zenbait komisaldegietan desagerketaren berri ere ez zutela poliziek, nahiz eta Egiluzen argazkia Interpolen sisteman egon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.