Euskal presoak eta iheslariak

Hainbat iheslarik parte hartu dute Azken Ostiraleko mobilizazioetan

Zazpi iheslari ohiren testigantzak argitaratuko ditu Berria-k. Horien artean Jexux Bidaola 'Txirrita'-rena (bideoan). [youtube]https://www.youtube.com/watch?v=8f3GGJkUew8[/youtube]

Iheslari ohi bat, lagunak agurtzen. ARGAZKI PRESS
Berria.info
2014ko martxoaren 28a
11:18
Entzun

Beren herrietara itzultzeko erabakia hartu duten hainbat iheslari politiko azaldu dira gaur euskal presoen eskubideen eta iheslari eta errepresaliatuen alde Euskal Herriko hainbat herritan egin diren mobilizazioetan. Eskualdeetako elkarretaratze nagusietan agertu dira, taldeka eta herritarrak babestuta. Elkarretaratze horiek baliatu dituzte sorterrira itzuli direla jakinaraztekoa eta egindako urratsaren garrantzia azaltzeko. Konponbidea errazteko balioko duela azpimarratu dute.

Horietako gehienak jaioterrietan geratzeko itzuli dira, beste batzuen kasuan, berriz, sinbolikoa izan da haien itzulera. Helburua, azken finean, iheslari izaerarekin bukatzea dela nabarmendu dute. Haietako batzuk Berria, Urola Kostako Hitza eta Arabako Hitza-rekin izan dira, eta haiek esandakoak bilduko ditu bihar Berria-k. Denera sei iheslari ohiren bizipenak jaso ditu, urteetako eta azken egunetakoak, eta beste baten itzulera bidaiaren kronika. Ihes egin izanaren zergatiez, errefuxiatuen bizimoduaz eta itzulerak eragin dien sentsazioez mintzatu dira Berria-rekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.