13:30etan hiru kamioik elkar jo dute A-8 autopistan, Trapagaran parean. Ondorioz, Kantabriarako noranzkoan trafikoa guztiz trabatuta geratu da, eta Malmasingo tuneleraino iristen dira ilarak. Gainera, kamioiak bidetik kentzeko denbora beharko duela jakinarazi du Ertzaintzak.
14:30 aldera beste ezbehar bat jazo da Urtuella parean, Donostiarako noranzkoan: hiru autok elkar jo dute, eta bi bide itxita daude. Beraz, han ere pilaketak sortu dira.
Azkenik, 14:40 inguruan auto bat bidetik atera da Muskiz parean, eta bideetako bat moztu behar izan dute.
Errepideak
Hainbat istripuren ondorioz traba handiak daude A-8an, Bizkaian
Eguerdiaz geroztik oztopo eta auto ilara handiak daude A-8 autopistako zenbait gunetan, Bizkaian, hainbat istripuk eraginda. Korapilorik handiena Trapagaran parean sortu da: hiru kamioik elkar jo dute eta sei kilometroko ilarak sortu dira Kantabriarako (Espainia) noranzkoan. Urtuella parean eta Muskizen ere arazoak daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu