Kale erasoa

Hainbat kale eraso egin dituzte bart

Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan kutxazain automatikoen, Renferen, eta EAJren eta PSE-EEren kontra egin dute.

2008ko otsailaren 9a
17:39
Entzun
Ezezagunek hainbat kale eraso egin dituzte bart Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan kutxazain automatikoen, Renferen, eta EAJren eta PSE-EEren kontra.

Bilbon, Santutxu auzoan, lau kutxazain automatiko erasotu dituzte goizeko ordubatak aldera; Banco Guipuzcoano, Banco Santander, BBVA eta Iparkutxakoak, hain zuzen.

Gasteizen ere BBVAren kutxazain automatiko baten kontra egin dute, Nafarroako Erregeak kalean. Eraikina belztuta geratu da.

Basaurin (Bizkaia) Renferen geltoki bat erasotu dute. Lehiatilako beirak hautsi dituzte eta sutea eragin dute.

Donostian, ordubiak aldera, Felix Asensio Irungo PSE-EEko zinegotziaren etxearen aurka molotov koktel-ak bota dituzte. Eraikinaren kanpoaldean kalte batzuk sortu dira. Elorrion (Bizkaia) ere PSE-EE izan dute jomuga: hango egoitzako beirak eta atea apurtu dituzte, eta barruan alderdi horren kontrako pintadak egin dituzte.

Gauza bera egin dute Elorrion bertan EAJren Batzokiaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.