Hainbat lagun bildu dira gaur Iurretan (Bizkaia), Jon Hernaez (Argazki Press) eta Mitxi Calvo (El Mundo) argazkilariek pasa den asteartean Bilbon jasan zuten erasoa salatzeko. Ertzaintzak duen talde mugikorraren egoitzaren aurrean elkartu dira, bi argazkilariei babesa emateko.
Bost argazkilari, tartean Hernaez zela, egoitzan hartu dituzte. Han adierazi diete erasoa "banakako portaera baten ondorioz" izan zela, eta ertzaina "denbora batez" bere betekizunetatik kendu dutela.
Erasoaren ondoren, Mitxi Calvori ebakuntza egin zioten esku batean.