politika

Hainbat lagun Milango egunkari batean sartu dira, Jon Anzaren "desagerpenari buruzko zentsura" salatzeko

Askapenak jakinarazi duenez, manifestariak ez ziren handik atera kazetariek "Euskal Herriko egoera tragikoaz informatzeko konpromezua hartu" zuten arte.

2009ko urriaren 30a
18:58
Entzun
Jon Anzaren euskal militantearen "desagerpenari buruzko zentsura" salatzeko, Askapenako (EHL) 30 kide inguru Milango (Italia) La Republica egunkarian sartu ziren atzo eta ez ziren handik atera kazetariek "Euskal Herriko egoera tragikoaz informatzeko konpromezua hartu" zuten arte.

Askapeneko kideak egunkaritik atera zirenean manifestazioa egin zuten kalean Anzaren desagerpena salatzeko.

Anza joan den apirilaren 18tik dago desagertuta. Ahetzeko (Lapurdi) bizilagunari egun hartan neska-lagunak Baionako tren geltokira lagundu zion, eta hantxe ikusi zuen azkeneko aldiz. ETAk gero jakinarazi zuen bere militantea dela Anza, apirilaren 18an hitzordua zeukala Okzitaniako Tolosan, baina ez zela azaldu.

1982tik 2002ra artean preso egon zen, ETAko kidea zela leporatuta. Duela urtebete pasatik buruko gaixotasuna du, eta ikusteko arazo handiak dauzka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.