ezbeharra

Hainbat lagun zauritu dira Pasaian eta Zarautzen San Joan bezperako suetan

Sutara botatako erregaiak eragindako leherketen ondorioz zauritu dira. Bost lagunek Donostia ospitalean igaro dute gaua. [Youtube]http://youtu.be/p93LxrVnIW4[/Youtube]

2015eko ekainaren 24a
12:42
Entzun

Hutsik zegoen arren, gasolina bidoi barruan pilatutako gasek eragin zuten eztanda atzo gauean Pasaian San Joan bezperan piztutako suan. Ondorioz, sua ematera joan zen 44 urteko gizonezkoak hainbat erredura izan zituen, eta, gainera, eztandaren ondorioz aireratutako egur batek buruan jo zuen.

Gizonezko hori ez ezik, beste lau lagun zauritu ziren Pasaian. Haietako hiru tokian bertan artatu zituzten; beste lagun bat ospitalera eraman zuten, eztandaren ondorioz jasandako zauriak sendatzera.

Zarautzen, gisa berean, beste bi lagun zauritu ziren atzo gauean, eta ospitalera eraman zituzten. Donostia ospitalaren arabera, bost lagunek igaro dute gaua bertan, San Joan bezperako suetan zauritu ostean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.