Azken orduetako ekaitzak hainbat traba eragin ditu errepideetan eta, besteak beste, hainbat mendate eta errepide itxita daude. Zehazki, honakoak:
Araban: Herrera, Bernedo eta Urduña.
Bizkaian: Kanpazar kamioientzat.
Nafarroan: Urkiaga, Larrate, Artesiaga, Belagua, Irulegiko lepoa eta Orokieta. Kateak behar dira honakoetan: Lizarragako mendatean,Abaurregainan, Lergan, Usategietan, Aibarren, Etxaurin, Urbasan eta Uxuen.
Gipuzkoan: Leintz-Gatzagan eta Mandubin kateak behar dituzte autoek eta kamioiek, eta itxita dago kamioi artikulatuentzat.
A-15 autobia itxita dago atzo iluntzetik noranzko bietan kamioi artikulatu guztientzat.
Berriro itxi egin dute Getaria eta Zarautz arteko bidea
Itsasoak kalteak eragin ditu gaur Getaria eta Zarautz (Gipuzkoa) arteko bidean, eta 12:30ak arte itxita egon da. Itsasbehera zegoelako ireki dute gero errepidea, baina 17:00etan itxi egin dute berriro, itsasgora dela-eta. Olatu handiek, kalteak eragin dituzte errepidean eta inguruetan. Zarautz eta Getaria artean dagoen itsas pasealekuan, esaterako, itsasora begira dagoen balkoi bateko zorua pitzatuta utzi du, ia erortzeko zorian.
Istripu ugari
Elurrak., haizeak, kazkabarrak eta euriak istripu asko eragin ditu errepide sare guztian, gehienak txikiak.Esate baterako, goizeko zortziak hamar gutxitan lau autok elkar jo dute A-8 autopistan, Irun parean, Lapurdirako noranzkoan. Ondorioz, bi lagun arin zauritu dira.
Gipuzkoan, Lasarte-Orian kamioi batek eta auto batzuek elkar jo dute, eta ilada luzeak daude; Tolosaraino iristen dira.
Trenak geldituta
Elurraren eta izotzaren ondorioz, Gasteiz-Miranda de Ebro (Burgos, Espainia), Altsasu-Castejon eta Altsasu-Burgos arteko trenen zirkulazioa geldirik dute 8:15etik.
Iruñea-Gasteiz egiten duen trena, berriz, ez da atera eta Gasteiz-Irun artekoa Altsasun geratu dute.
Informazio zehatza
Errepideen egoerari buruzko informazio zehatza honako zerbitzuetan jaso daiteke: Nafarroari buruzko 900400100 doainiko telefonoan, edo webgune honetan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari buruzkoa 902112088 edo webgune honetan.
Ekaitza
Hainbat mendate eta errepide itxita daude
Tren zerbitzua etenda dago Gasteiz eta Espainia, eta Altsasu eta Castejon artean. Noaingo (Nafarroa) aireportuan arazoak izan dira goizean. A-15 autobiak beste 24 orduz itxita jarraituko du kamioi artikulatuentzat. Getaria eta Zarautz arteko bidea itxi egin dute berriro. Lasarte-Orian istripua izan da eta Tolosaraino daude auto iladak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu