martxoak 8

Hainbat mobilizazio egingo dira gaur, emakumeen diskriminazioa salatzeko

Berdintasuna urrun dute oraindik emakumeek, batez ere lan arloan eta ardura postuetan. Horregatik, hainbat manifestazio aterako dira gaur, sindikatuek eta mugimendu feministak deituta.

2011ko martxoaren 8a
17:05
Entzun

Gaur martxoak 8 izanik, berdintasunaren alde hainbat ekitaldi egingo dira gaur Euskal Herri osoan. Goizean Bizkaiko Emakumeen Biltzarrak Bilbon genero indarkeriaren biktimen omenez Azaroak 25 izeneko enparantza bat jartzeko eskatzeko sinadurak utzi ditu udaletxean. Hauek dira hiriburuetan gaur deituta zeuden mobilizazio nagusiak:

Bilbo

• 12:00. Gehiengo sindikalaren manifestazioa. EHUren paraninfotik abiatuko da.

• 20:00. Mugimendu feministak deitutako manifestazioa. Arriagatik aterako da.

Donostia

• 12:00. Sindikatuen manifestazio deialdia. Antzoki Zaharraren paretik abiatuko da.

• 19:30. Mugimendu feministaren manifestazioa aterako da Bulebarretik.

Gasteiz

• 12:00. Gehiengo sindikalaren manifestazioa. Villasusoko jauregitik.

• 20:00. Mugimendu Feministak deitutako manifestazioa. San Anton plazatik.

Iruñea

• 12:00. Gehiengo sindikalaren manifestazioa. Carlos III antzokiaren parean egingo ditu lehendabiziko urratsak.

• 20:00. Mugimendu Feministak deitutako manifestazioa. Gazteluko plazatik irtengo da.

Baiona

• 18:00. Herriko etxearen parean elkarretaratzea egingo da. 19:00etan, Attac-kafea egingo dute, Atalante zinema gelan; bortizkeria sexista izango dute aztergai parte-hartzaileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.