euskal herria

Hainbat pertsona ezagunek baieztatu dute Otegi askatzea eskatzeko Logroñon izango direla etzi

Tartean, espetxe aurrean izango dira besteak beste, Ramon Labaien Donostiako alkate ohia, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Maria Angeles Iztueta Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia eta Jose Maria Arrate Athleticeko presidente ohia. Hainbat alderdi, sindikatu eta gizarte eragiletako ordezkariak ere izango dira.

2012ko urtarrilaren 26a
13:32
Entzun

Larunbatean Logroñoko espetxearen aurrean Arnaldo Otegi askatzea eskatzeko bilkura egingo dute hainbat pertsona ezagunek, eta Arnaldo Askatu Politika Askatu herri ekimenak baieztatu duenez horien artean egongo dira, besteak beste, Ramon Labaien Donostiako alkate ohia, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Maria Angeles Iztueta Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia eta Jose Maria Arrate Athleticeko presidente ohia.

Eguerdiko 12:00etan izango da bilkura eta Alfonso Sastre idazlearen gutun bat irakurriko dute euskaraz gain, beste lau hizkuntzatan: gazteleraz, frantsesez, katalunieraz eta ingeleraz. Dagoeneko hainbat alderdi, sindikatu eta gizarte eragiletako ordezkariek ere baieztatu dute han izango direla, besteak beste, Aralar, EA, LAB, Eilas, ELA, ezker abertzalea, AB, Solidaritat Catalana per la Independencia, Amaiur eta Alternatiba.

Bilkuran izango direnak

Inaxio Kortabarria
Oier Zearra
Loren Arkotxa
Laura Mintegi
Joan Mari Irigoien
Martin Garitano
Ramon Labaien
Joan Tarda

Maria Angeles Iztueta 

Luis Ocampo

Doris Benegas

Nines Maestro

Carlo Fabretti

Iñaki Soto
Martxelo Otamendi
Diego Paredes

Xabier Amuriza
Anje Duhalde

Gabi Mouesca
Fernando Reincidentes

Jon Maia
Jose Maria Arrate

Diego Paredes

Txema Ramirez de la Piscina
Jose Allende
Antton Lafont
Mario Zubiaga
Iñigo Urrutia
Zelai Nicolas
Nuria Cadenes
Jauma Reyner
Uriel Beltran
Alfons Lopez Tena
Maiol Sanaüja
Iñaki Lasagabaster

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.