Hainbat sute izan dira

Hego haize zakarrak lagundta, hainbat sute izan dira bart goizaldean. Zalduondon (Araba) Udaletxea zegoen eraikina guztiz kiskaldi da. Azpeitian (Gipuzkoa) argazkian ageri den Txanpardin baserria erre da. Narbarten (Nafarroa), berriz, pinudi bat. Hala ere, ez da inor zauritu.

2006ko azaroaren 16a
15:10
Entzun
02:20 aldera piztu da sutea Zalduondoko Udaletxea zegoen eraikineko hirugarren pisuan, etxebizitza batean. Handik teilatura zabaldu da, besteak beste, hego haize zakarrak lagunduta. Barruan zeuden bizilagun guztiak atera dituzte, eta ez da inor zauritu. Eraikina, ordea, guztiz kiskali da. Bost orduz jardun dute suhiltzaileek itzalketa lanetan, eta Arabakoek ez ezik, Nafarroakoak ere parte hartu dute.

Azpeitiko Olatz auzoko Txanpardin baserrian, berriz, 01:50 aldera piztu da sua, agi denez, sukaldeko txinparta batek eraginda. Egurrezko egitura zuen baserriak, eta segituan hartu dute garrek eraikin guztia erabat kiskaliz. Hala ere, ez da inor zauritu.

Nahita piztutako sutea Narbarten

Nafarroan, Narbarten, beste sute bat izan da bart, basoa berritzeko pinudi batean. Hego haize handia zebilenez, sutea Bertizko Parkera zabaltzeko arriskua egon da, baina, azkenean, eragoztea lortu dute suhiltzaileek. 08:40 aldera lortu dute sutea guztiz menderatzea. Nafarroako Gobernuak egindako lehen ikerketen arabera, Narbarteko sute hori nahita piztu du norbaitek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.