Euskal presoen sakabanaketaren aurkako protestak egingo ditu etzi Etxeratek, hilabeteko azken ostirala izaki. Etzirako deialdiak hainbat talderen babesa izan du. Besteak beste, honakoek egin dute bat deialdiarekin: LAB, ESK, STEE-EILAS sindikatuek, eta Bai Euskal Herriari, Euskal Herrian Euskaraz, Esait, Askapena, Elkartzen eta Herria 2000 Eliza taldeek.
Etxerateko Josune Dorronsorok adierazi du "aurpegirik gogorrena" erakusten jarraitzen duela euskal presoen sakabanatzeak. Horren adibide jo du iragan astean Mikel Garmendia presoaren senideek izandako istripua. "Sakabanaketak hil egiten du", berretsi du Etxeratek. Areago, salatu dute espetxe barruan ere ez dituztela errespetatzen presoen eskubideak. AAMk atzo jakinarazi zuenez, Xabier Etxeberria presoari herio mehatxuak egin dizkio espetxezain batek. "Etengabe urratzen dituzte eskubideak", dio Dorronsorok.
Ordea, ohartarazi dute ez dutela lortuko presoak eta haiekiko elkartasuna "beheratuko", eta "burua goian" mantenduko dutela.
EUSKAL PRESOAK
Hainbat taldek egin dute dei azken ostiraleko protestetara
Euskal presoen sakabanaketaren aurkako mobilizazioak egingo dituzte etzi, hileko azken ostirala izanik. Etxeraten deialdiarekin bat egin dute, besteak beste, LABek, ESK-k, STEE-EILASek, Esaitek eta Askapenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu