Hainbat tren korridore iragarri ditu Espainiak Bilbo, Gasteiz eta Iruñean

Erredakzioa
Iruñea
2012ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Espainiako Sustapen ministro Ana Pastorrek iragarri du zenbait korridorek osatutako tren sarea jarri nahi duela martxan. Europako Batzordean aurkeztuko du proposamena, eta, ondorioz, joan den urrian egindakoa aldatuko du Espainiako Gobernuak. Aurreikusten diren korridoreen artean, batek Iruñea lotuko luke Espainiako Soria eta Torralba hiriekin. Sustapen Ministerioak iragarri du, halaber, Bilbo eta Zaragoza (Espainia) arteko korridoreak Gasteiztik lotuko lituzkeela bi hiriak, batetik, eta Iruñetik, bertzetik.

Aireportuen sare berria ere egin nahi du Sustapen Ministerioak. Oinarrizko sare bat aurreikusten du, eta Hegoaldeko aireportuen artean Loiukoa baino ez litzateke hor egonen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.