Neguak bete-betean hartu du, berriro, Euskal Herria. Hotza, euria eta kazkabarra, elurra 500-600 metrora, eta, bereziki, haize bolada handiak dabiltza leku askotan. Hori dela eta, alerta egoera ezarri du Espainiako Babes Zibileko zuzendaritzak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan, eta, halaber, Ertzaintzak zein Foruzaingoak arreta handiz gidatzeko eskatu dute.
Errepide sare nagusian ez dago arazo berezirik, baina, bigarren mailakoan Herrerako mendatea itxita dago.
Atzo, haizeak arazo franko sortu zituen zenbait puntutan. Txikizio handiena Donostian egin zuen, Gipuzkoako Ganberaren egoitzan. Izan ere, garabia bat amildu zen erakunde horren eraikin berriaren gainera, Tolosa Etorbidean. Ezbeharrak dezenteko kalteak eragin zituen. Eguerditik gauerdi arte suhiltzaileek 39 irteera egin zituzten Donostian haizeak eragindako arazoei aurre egiteko.
Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan alertarik ez
Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ere haize bolada handiak ibili ziren atzo, eta, besteak beste, zuhaitzeako adar ugari bota zituen. Dena den, agintariek ez dute alerta egoerarik ezarri, eta gaur baretu egin da haizea.
Eguraldia
Haize bolada handiak direla eta, alertan dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa
Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan orduko 90 kilometroko abiadura hartuko duten haize boladak izango direla gaur aurreikusi dute metereologoek, eta, ondorioz, alerta deia egin du Espainiako Babes Zibileko zuzendaritzak probintzia horietan. Haizeari, kazkabarra eta 500-600 metrora elurra erantsi behar zaizkio. Errepideetan arreta handiz ibiltzeko deia egin dute Ertzaintzak zein Foruzaingoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu