Irudia. Iruñea
HAIZE ENERGIAZ HITZ EGITEKO BISITA
Amerikako Estatu Batuetako zenbait ordezkarik Nafarroa bisitatu dute, lurraldeak haize energiaren inguruan dituen proiektuei buruzko informazioa biltzeko. Agoitzen eta Sarrigurenen izan dira, besteak beste. Horrezaz gain, Nafarroako Landa Garapen, Ingurumen eta Industria kontseilari Lourdes Goikoetxerekin ere bilera egin zuten. Goikoetxeak Nafarroak energia berriztagarrien alde egindako apustua nabarmendu du, eta horren adibide zirela eolikoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu