Haize gogorra dabil Euskal Herrian eta batez ere kostaldean. Gaurko ipar-mendebaldeko haize bortitzak eta euria iragarrita zeuden eta hala izan da. Haizearen eraginez, itsasoan olatu handiak daude, sei metro ingurukoak. Pasaian (Gipuzkoa) esaterako, lau metroko olatuak izan dira eta hango portua itxi behar izan dute. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du herenegun denboraleagatik martxan jarri zuen alerta laranja mantendu egingo duela gaur egun osoan.
Bihar, gaur baino euri gehiago egingo duela iragarri du Euskalmetek eta mendi gailurretan elurra egin dezakeela. Horrez gain, ekaitzak jo dezake, txingorrarekin batera. Bihar ere, ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da.
gizartea
Haizea gogor ari da astintzen Euskal Herriko kostaldea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu