Eguraldia

Haizea gogor goizean, eta euria arratsaldean

Indartsu ibiliko da gaur ere hego haizea, eta Euskalmetek alerta horia eman du. Iragarpenaren arabera, euri-jasa handiak egingo ditu arratsaldean.

2016ko urtarrilaren 7a
16:30
Entzun

Araba eta Bizkaiako haizeguneetan 100 kilometro orduko abiada gainditu dezake haizeak, eta haizegune ez direnetan 80 kilometro orduko. Gipuzkoan indar gutxiago izango duen arren, haize bolada handiak izango direla aurreikusi du metereologia agentziak. Arratsaldean, berriz, euri zaparrada handiak egingo ditu, aurreikuspenaren arabera.

Bihar estalita egongo da zerua, eta euri zaparrada ahulak egin ditzake. Gaur hego-haizearekin jarraituko dugun arren, bihar hoztu egingo du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.