Eguraldia

Haizete handiak iragarri dituzte

Bihar arratsaldea eta gauean 120 kilometro orduko abiadura iritsi dezakete bolada batzuek. Errepidean arreta handiz ibiltzeko aholkatu dute.

2006ko urriaren 21a
16:32
Entzun
Meterologi adituen iragarpenak betetzen badira, haize bolada handiak ibiliko dira bihar Euskal Herrian, hegokoak. Boladarik handienak bihar arratsaldean, gauean eta astelehen goizaldean espero dira. Gune haizetsuetan 120 kilometroko abiada iritsi dezakete bolada batzuek.

Hori dela eta, pertsianak ixteko eta leihoetatik landare ontziak eta haizeak bota ditzakeen gauzak kentzeko eskatu dute babes zibileko zerbitzuek. Era berean, errepidean kontuz ibiltzeko eta itsasertza eta arbola askoko guneak saihesteko aholkatu dute. Jaurlaritzak jakinarazi du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako larrialde zerbitzuak arreta bereziz ibiliko direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.