Haizete bortitzak izan dira bart eta gaur goizean Euskal Herrian, eta hildako bat eragin dute errepideetan. Gaur 09:15ean Garain (Bizkaia) haizeak zuhaitz bat bota du, eta, antza, azpian auto bat harrapatuta gidaria hil egin da.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, Oiz mendiaren inguruetan gertatu da istripua. Haizeak gogor jotzen omen zuen goizean inguru horretan.