Joseba Ulibarri eta Eva Montoya Hala Bedi irratiko kazetariak dira bart gauean Guardia Zibilak Gasteizen atxilotu dituen biak. Irratiko lankideek jakinarazi dutenez, gauerdian izan dira atxiloketak, eta euren etxea miatu dute. Guardia Zibilak ustez Teresa Jimenez Becerril PPko europarlamentaria posta elektronikoz mehatxatu duelako atxilotu ditu.
Hala Bedi irratiak gaitzespen ohar bat kaleratu du, eta euren lankideen aurkako operazioa salatzeaz gain, leporatzen zaiena gezurra dela garbi daukatela adierazi dute. Epaileak ez du oraindik jakinarazi terrorismoaren aurkako legearen baitan atxilotuak inkomunikatu dituen, baina euren lankideek jasan dezaketen tratuaren inguruan kezka agertu dute Hala Bedikoek, "urtez urte egiten diren tortura salaketak" aipatuz. Ulibarri eta Montoya "berehala" askatzea eskatu dute Hala Bediko langileek.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek ere "kezka" agertu dute jasan dezaketen tratuagatik.Mugimenduak jakitera eman duenez, atxilotuen abokatuek inkomunikazio aldian torturak ekiditeko hainbat neurri hartzeko eskatu diote epaileari. Besteak beste, konfiantzazko medikuarekin egoteko aukera, atxilotuen senideei beraien egoeraren berri ematea eta atxiloketa aldi osoa kameraz grabatzea eskatu dute. 20:00etan asanblada izango da Gasteizko Gaztetxean egoeraren berri emateko, eta bihar ordu berean, manifestazioa Korreosetik.
Belgikako Poliziarekin egindako ikerketa baten ondorio dira atxiloketak, Espainiako Barne ministerioaren arabera, Jimenez Becerrilek ekainaren 29an Bruselan jaso zuen posta elektroniko batekin abiatutakoa. Teresa Jimenez Becerril 1998an ETAk Sevillan hil zuen Alberto Jimenez Becerril zinegotziaren arreba da. Terrorismo mehatxuak egitea leporatu diezaiekete Ullibarriri eta Camoni. Hala Bedi irratiak zabaldu duen oharrean, salaketa horiek gezurrak direla esateaz gain, "zentzu gabeak" direla ere esan dute.
Azkenik, bart gauekoa "operazio handiago baten atarariko izan daitekeelako" etorkizunean beste batzuk izan daitezkeela ohartarazi diote Arabako gizarteari.
EUSKAL HERRIA
Hala Bedi irratiko kazetariak dira bart Gasteizen atxilotu dituzten biak
Joseba Ulibarri eta Eva Montoya dira atxilotuak. Teresa Jimenez Becerril PPko europarlamentari bat posta elektronikoz mehatxatzea leporatu die Guardia Zibilak eta euren etxea miatu du. Hala Bediko lankideek salaketak faltsuak direla esan dute, torturak jasan ditzaketelako kezka agertu dute, eta baldintzarik gabe aske uzteko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu