Ezker abertzaleak antolatutako greba eta mobilizazio egunean 24 lagun atxilotu zituzten atzo, Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak. Horietatik erdie, 12k, atxilotuta jarraitzen zuten gaur goizean, epailearengana eramateko. Zehazki, Bilbon Ertzaintzak atzemandako 11 lagun eta Iruñeko Iturrama auzoan Espainiako Poliziak atxilotutako beste bat dira egoera horretan direnak. Honakoa da gainerakoen egoera:
Sestao (Bizkaia): 7 lagun atxilotu zituen Ertzaintzak eta guztiak atzo arratsaldean geratu ziren libre. Zazpietatik bi metroan eskegitzeagatik atxilotu zituzten eta horiek epailearengana eraman gabe askatu zituzten. Nolanahi ere, epaiketa izango dute guztiek.
Portugalete (Bizkaia): Lagun bat atxilotu zuten, eta arratsaldean libre utzi. Epaiketaren zain geratu da.
Azpeitia (Gipuzkoa): Eguerdian geratu zen libre Azpeitian atxilotutako laguna. Asteartean izango du epaiketa lasterra; desobedientzia egozten diote.
Errenteria (Gipuzkoa): Atzo arratsaldean utzi zuten libre. Espaiketaren zain geratu da.
Donostia: Lagun bat atxilotu zuten Añorga auzoan, eta atzo gauean utzi zuten aske. Eapiketaren zain geratu da.
Atxilotuez gain, Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak gutxienez 12 karga egin zituztela salatu du Askatasunak, eta horietan 25 lagunetik gora zauritu zirela. Era berean, mobilizazioetan parte hartu zuten 339 lagun identifikatu zituztela.
Greba eta mobilizazio eguna
Hamabi lagunek atxilotuta jarraitzen zuten gaur goizean
Askatasunaren arabera, 24 lagun atxilotu zituzten Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak atzoko greba eta mobilizazio egunean, eta erdiek polizia etxeetan igaro dute gaua. Poliziaren oldarraldietan 25 lagun zauritu zirela salatu du Askatasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu