euskal herria

"Hamabi urte beranduago" hasi da Gautegiz-Arteagako txaleta egokitzen Ardanza

Auzitegien aginduz, etxeko teilatuari 37 zentimetro kendu behar dizkio Euskalteleko presidente ohiak. Ingurumen taldeak 1999tik ari dira borrokan, eraikinak legedia bete dezan.

2012ko ekainaren 12a
19:11
Entzun

EAEko Auzitegi Nagusiak agindutakoari jarraituz, Gautegiz-Arteagako Kanala auzoan duen txaleta Urdaibaiko eraikuntza legeari egokitzen hasi da Jose Antonio Ardanza Eusko Jaurlaritzako eta Euskalteleko lehendakari ohia, gautegizarteaga.hitza.info-k dakarrenez. Ingurumen taldeek diote duela dozena bat urte hasi behar zuela lan horietan.

Sententzia irmoan, Bilboko Auzitegiak agindutakoa berretsi zuen bere garaian Auzitegi Nagusiak eta, horrenbestez,  etxeko teilatuari 37 zentimetro kendu behar dizkio Ardanzak.

Zain Dezagun Urdaibai elkarte ekologistak jakinarazi dutenez, hamar bat egun daramatzate lanean beharginek etxean, baina lanak “hamabi urte beranduago” hasi dira. Elkarte hura eta Gernikako Ekologi Lantaldea 1999tik ari dira borrokan, eraikinak legedia bete dezan. Garaipen “gazi-gozoa” izan dela deritzote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.