Hamabi urteko neska bat hil da bizikletatik erorita

2011ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
BASTIDA. 12urteko neska bat hil zen igandean Bastidan (Araba), bizikletan zebilela malda handi bat jaitsi eta lurrera erorita. Buruan kolpe bortitza hartu zuen, eta anbulantzia bati hots egin zioten. Bi orduan aritu ziren sendagileak neskatoa berpiztu nahian, eta egonkortu zutenean Gasteizko Santiago ospitalera eraman zuten. Bertan koman egon ostean, ordu batzuen buruan hil zen. Durangokoa (Bizkaia) zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.