GIZARTEA

Hamabost urteko espetxe zigorra, bi pertsona hiltzen saiatzeagatik

Usurbilen gertatu zen erasoa, 2010eko otsailaren 13an; zigortuak bi gizonei labana sartu zien, ez zutelako harekin hizketan aritu nahi.

2012ko irailaren 18a
16:10
Entzun

Gipuzkoako probintzia auzitegiak hamabost urteko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, beste biri eraso egitea egotzita. Bi hilketa saio leporatu dizkio epaileak, 2010eko otsailean bi gizon sastakatzeagatik. Kartzela zigorraz gain, 22.000 euroko isuna ordaindu beharko dio erasoetako bati. Epaileak aringarritzat jo du gizona edanda egotea.

Usurbilgo tarberna batean (Gipuzkoa) oldartu zitzaien gizona. Hizketan hasi zen tabernan zeuden bi bezerorekin, baina harekin hitz egin nahi ez zutela-eta, bakean uzteko eskatu zioten erasotzaileari. Mehatxu egin zien aurrena, eta bezeroak beste taberna batera joan ziren. Haien atzetik joan zen, ordea. Bi bezeroetako batek ukabilkada bat jo zion orduan. Zigortu duten gizona, komunera joan, eta labana bat eskuan zuela itzuli zen bi bezeroengana. Biak sastakatu zituen hainbat aldiz, bederatzi zentimetroko aizto batekin. Anbulantzia ugari joan ziren tabernara, bi erasoak artatzera. Ertzaintzak etxean topatu zuen erasotzailea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.