Turkiako Poliziak paperik gabeko 13 etorkinen gorpuak aurkitu ditu gaur goizaldean, Istanbulgo Küçükcekmece barrutiko zabortegian, Dogan berri agentziak zabaldu duenez.
Iturri horren arabera, etorkin gehienak Pakistangoak ziren, eta beste 125 lagunekin batera kamioi baten trailerrean zihoazela hil ziren, itota, airea ahitu zitzaielako.
Poliziak kamioi bateko gidaria atxilotu dut, utzikeriagatik immigranteen heriotza eragin zuela leporatuta. Polizia iturrien esanetan, etorkinetako batzuk gorpu zetzala ohartzean, izutu egin zen gidaria, eta hilotzak zakartegira bota zituen.
Azken urteetan Europako Batasunerako bidean legez kanpoko emigrazioaren pasabideetako bat bihurtu da Turkia, bai Egeo Itsasoan barrena, ontziz, bai ondoko Grezia eta Bulgariara doazen kamioietan izkutatuta.
Mundua
Hamahiru etorkinen gorpuak aurkitu dituzte Istanbulen, zabortegi batean
Poliziak egin du aurkikuntza. Immigranteak paperik gabekoak ziren, baina Poliziak dio gehienak pakistandarrak zirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu