politika

Hamahiru gazte epaitzen hasi dira gaur, talde armatuko kide izan edo hari laguntzea leporatuta

2003ko urrian eta azaroan atxilotu zituzten. Fiskalak zazpi eta hamar urte bitarteko espetxe zigorra eskatzen du akusatuentzat.

2009ko abenduaren 9a
14:57
Entzun
Gaur hasi da Espainiako Auzitegi Nazionalean talde armatuko kide izatea edo hari laguntzea egotzitako hamahiru gazteren aurkako epaiketa. Ikerne Indakoetxea, Ramon Lopez, Regina Maiztegi, Zugaitz Izagirre, Maider Egiguren, Carlos Martin, Alberto Gonzalez, Gorka Iriarte, Galder Bilbao, Iker Casanova, Arantza Martin, Javier Gil eta Mikel Garaiondo dira akusatuak, 2003ko urrian eta azaroan atxilotu zituzten. Fiskalak zazpi eta hamar urte bitarteko espetxe zigorra eskatzen du haientzat.

Gazte horiek 2002an Ibon Fernandez Iradi Susper ETAko ustezko kideari Frantzian atzemandako paper baten ondorioz atxilotu zituztela zabaldu zuten, baina akusatuek ez dute paperik ikustea lortu. Ustezko paper horrekin lotuta guztira 121 lagun atzeman zituzten eta 58 auzipetu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.