EUSKAL HERRIA

Hamahiru gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan eta Gipuzkoan, prostituzio sare batekin lotura dutelakoan

Tafallan, Lizarran, Cintruenigon eta Donostian atzeman dituzte. 

2012ko martxoaren 16a
17:53
Entzun

Guardia Zibilak Nafarroan eta Gipuzkoan hamahiru gizonezko atxilotu ditu, "atzerriko" emakumeak legez kanpo ekarri eta prostituzioan sartzen zituen sare batean parte hartzea egotzita. 

Tafallan (Nafarroa) bederatzi lagun atzeman ditu, eta hiru inputatu dituzte. Prostituzioaz gain, droga trafikoa eta adostutako ezkontzak gauzatzea leporatzen diete. Gainontzekoak Lizarran (bi), Donostian (bat) eta Cintruenigon (bat) atxilotu dituzte. 

Guardia Zibilaren arabera, emakume brasildarrak ekartzen zituzten, ondoren Nafarroako hainbat klubetan prostituzioan aritu zitezen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.