Hamahiru gune «nahiko kalteturik»

Erregaiak Bizkaian eta Gipuzkoan zikindutako kostaldeko kala, haitz eta estuarioen garbiketa gelditu egingo da oraingoz

GASTEIZ
2003ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Sailarteko Batzordeko buru Josu Jon Imazek atzo adierazi zuenez, Prestige ontziak isuritako erregaiaren etorrera amaitzean ekingo diote kala, haitz eta estuario guneen garbiketari. Txosten baten arabera, hondartzak ez diren 10 toki daude «nahiko kalteturik» Bizkaiko kostaldean eta 3 Gipuzkoakoan, eta bakoitzean mila kilotik gora hondakin dago mota horretako beste 44 lekutan sumatu dira eraginak. Hala ere, adituen gomendioei jarraituz, gelditzekotan omen dago garbiketa, «zio ekologikoengatik». Behin eta berriz garbitu izanagatik ingurumenareno kaltea areagotu egin daitekeela uste dute.

Orain artean presio handiko ura baliatu da haitzetako erregaia garbitzeko, baina aztergai dago prozesu biologiko baten bitartez aritzeko aukera.

Imazek prentsaurrekoa eman zuen atzo hondamena baloratzeko. Espainiako Gobernuak «ospakizun eran» hitz egitea«onartezina» dela esan zuen.Imazek multinazionalentzakobaldintzak aldatzeko eskatu zuen, «kutsatzen duenak eragiten duen kaltearen arabera ordain dezan». Imazen arabera, ez da bidezkoa «enpresa handiok lortzen dituzten etekinen eta erabateko erantzukizunik ezaren arteko alderaketa».55,8 milioi euro gastatu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan joan zen urriaren 31ra arte. Erakundeek Madrilera helarazi dute faktura, eta datorren urteko apirilaren aurretikespero dute dirua jasotzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.