Goizean berpiztu den suteak hektarea erdi bat erre du. Sua azkar kontrolatu dute baldintzak onak zirelako. Gipuzkoako Foru Aldundiak esan duenaren arabera, hezetasun handiagoa, bero gutxiago eta hego haizea zegoen gaur goizean, eta horrek sua itsas aldera eramanarazi du. Goizean berriro piztu den sua atzoko sugarren batetik sortu dela uste du Foru Aldundiak.
Orotara, 13 hektarea erre dira. Indarrik handiena atzo arratsaldean izan zuen suak, eta bertan, Donostiako suhiltzaileak, udaltzainak, Ertzaintza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko mendietako teknikoak aritu dira lanean.
Suteak
Hamahiru hektarea erre dira Donostiako Ulia mendian
Hamahiru hektarea erre dira Donostiako Ulia mendiko alde batean. Sutea atzo eguerdian hasi zen, eta arratsalde erdian indarra hartu zuen. Gaueko hamaiketan itzalia zegoela uste zuten arren, goizeko seiak eta erditan berpiztu egin da sua. Uliako faroan egoten den gizonak sutea berriro indarra hartzen ari zela ikusi duenean, suhiltzaileei abisatu die. Goizeko zortziak eta erditan, suhiltzaileek sua itzali dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu