osasuna

Hamahiru hepatitis kasuren inguruan, Bermeoko Udalak dio alarmarako arrazoirik ez dagoela

2012ko abenduaren 18a
14:18
Entzun

Bermeon atzeman dituzten hamahiru hepatitis kasu direla-eta udalak jakinarazi du Osakidetzarekin etengabeko harremanean dela, eta herritarrei eskatu die haren protokoloari jarraitzeko; hau da, 2005 eta 2011 artean jaiotako umeei txertoa jartzeko, gaixotasuna Bermeon gehiago zabal ez dadin. Lasaitasun mezua eman nahian, udalak adierazi du hepatitisa ez dela gaixotasun larria eta ez dagoela alarmarako arrazoirik.

Joan den urritik hepatitis A gaitza atzeman diete Bermeoko bi helduri eta 11 umeri. Herriko hiru ikastetxeetara zabaldu da, eta 1.500 haurri txertoa jartzea erabaki du Osakidetzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.