Hamaika Bil Gaitezen eta Ezker Subiranista Eraikitzen gizarte mugimenduek indarrak batu dituzte Iruñean jardunaldi batzuk antolatzeko. Hurrengo larunbatean izango dira, eta Nafarroako marko juridikoa, ekonomia eta euskararen egoerari buruz mintzatuko dira, Nafarroako jardunaldi subiranistak, aurrerakoiak eta ezkertiarrak izenpean.
Hain zuzen, 9:30-12:30 artean izango dira, Tres Reyes hotelean, eta NaBaiko -Paula Kasares-, EAko -Koldo Amezketa-, ezker abertzaleko -Santi Kiroga-, ELAko -Mitxel Lakuntza- eta LABeko -Sabino Cuadra- kideek hitz egingo dute, besteren artean.
Nekane Garmendia eta Bakartxo Ruiz ekimeneko ordezkariek Nafarroako ezkertiar, abertzale eta aurrerakoiei dei egin diete elkartzeko, gaurko egoeran "indarrak biltzea ezinbestekoa" dela iritzita. Hamaika Bil Gaitezen eta Ezker Subiranistak adierazi dute "seguru" daudela esparru horretako herritarrak eta eragileak "batzeko gai" izango direla, "oztopoak" gaindituta. Bi taldeok "grina berezia" daukate horretarako. Azken batean, "Nafarroako aldaketa politikoaren mezua gizarteratu" nahi dute.
Ezker Subiranista Eraikitzen iaz sortu zuten, Hamaika Bil Gaitezen aurten -hau Nafarroako mugimendua da-.
politika
Hamaika Bil Gaitezen eta Ezker Subiranista Eraikitzen, elkarlanean
Marko juridikoa, ekonomia eta euskarari buruz jardunaldiak antolatu dituzte. Iruñean izango dira, hurrengo larunbatean. Nafarroako ezkertiar, abertzale eta aurrerakoiei batzeko dei egin diete bi gizarte mugimenduek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu