Euskarazko 11 erreserba gorde zituen Eusko Jaurlaritzak irrati lizentzien lehiaketan. Eta horietako gehienak zeinentzat diren jakin da egunotan. Hamaika Irratiaren eta Info7ren artean aurkeztutako proiektuak zortzi lizentzia lortuko lituzke: Donostian, Bilbon, Gasteizen, Azpeitian, Legazpin, Beasainen, Durangaldean eta Gernikan.
Gasteizen euskarazko beste bi lizentzia zeuden gordeak, eta horiek Hala Bedi eta Araba Irratiarentzat izango dira. Hala Bediri ez diote eman proiektu elebiduneko lizentzia. Bilbon lizentziarik gabe gelditu da Bilbo Hiria irrati historikoa. Donostian, Hamaikaz gain, Antxetarentzat izan da beste euskarazko lizentzia. Eta Getxoko bakarra Justuri irratiarentzat izango da.
Lizentzietatik kanpo gelditu direnen artean Tas-Tas Irratia eta Gara Irratia daude. Lizentzia jasoko dute, berriz, beste honako emisora hauek: Onda Vasca, Cadena Ser (bat Araban eta bestea Gipuzkoan), Radio Nervion, Punto Radio, Onda Guipuzcoana FM eta 2+2 Publicidad.