Hamaika lagun identifikatu dituzte Gasteizen Uribetxebarriaren alde kateatzeagatik

2012ko abuztuaren 29a
18:58
Entzun

Ertzaintzak hamaika lagun identifikatu ditu gaur goizean, Iosu Uribetxebarriari elkartasuna adierazteko Espainiako Gobernuak Gasteizen duen ordezkaritzako eraikuntzaren hesian kateatzeagatik. Herrirak Uribetxebarriaren aldeko kontzentrazioa egin du Arabako hiriburuan, eta bertatik irten dira kateen bitartez protesta egitea erabaki duten kide horiek. Ertzaintza bertaratu denean ez da liskarrik sortu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.