SEXU INDARKERIA

Hamaika urte eta erdiko zigorra ezarri diote gizon bati, adingabe bati sexu abusuak egitea egotzita

Bikotekidearen ilobari sexu abusuak egitea egotzi diote. 

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat Donostian, artxiboko irudi batean. JON URBE/FOKU
2021eko ekainaren 7a
15:38
Entzun

Espetxe zigorraz gain, erasotzaileak 18.000 euro ordaindu beharko dizkio adingabeari, kalte ordain gisa. Ezin izango du erasotuarengana hemezortzi urtez hurbildu, ezta harekin harremanetan jarri ere. Halaber, espetxetik ateratzen denean, zazpi urtez egon beharko du zaintzapeko askatasun egoeran. Haren bikotekidearen iloba erasotu zuen gizonak.

Gipuzkoako Auzitegian fiskaltzak eta akusazio partikularrak apirilean eskatu zuten orain ezarri dioten zigorra. Sexu gehiegikeriak 2015 eta 2016. urtean gertatu omen ziren, baina gurasoek ez zuten erasoen berri jakin 2017ko apirilera arte. Orduantxe erabaki zuten epaitegira joatea. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.