Hamaikabat alderdi politikoak (H1!) Aberri Eguneko bere lehen ospakizuna egingo du aurten, iazko azaroan eratu baitzuten alderdia, eta gaur jakinarazi du Aberri Egunean -igandean- goizeko hamarretatik aurrera www.hamaikabat.com webgunean adierazpena eta bideoa jarriko dituela. "Gure hausnarketak herritarren iritziekin trukatu nahi ditugu webgunearen eta sare sozialen bitartez".
Bideoan Aberri Egunaren ospakizun historikoen gogoetak eta "Euskadiren" inguruan Tibet, Irak, Kuba eta Argentinatik etorritako euskal hiritar berrien iritzia bilduko du; "hau da, H1!-ek euskal errealitate berriei hitza eman nahi die".
aberri eguna
Hamaikabatek Aberri Egunean adierazpena eta bideoa jarriko ditu bere webean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu