Hamaikabatek udako eskola irekia egingo du hil honetan
DONOSTIA. H1 Hamaikabatek udako eskola irekia antolatu du hil honen 21etik 23ra Donostian duen egoitzan. Gizarte kohesioa, komunikazio politikoa eta sare sozialak eta autogobernua gaiak landuko ditu. Udako eskola gazteei zuzenduta dago, baina interesa duen edonork parte har dezake. Gazteek gizartearen eraikuntzan parte hartzea sustatu nahi du H1ek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu