Hamalau lagun artatu dituzte Bilbon, etxe batek su hartuta

2014ko urtarrilaren 2a
11:04
Entzun

Bilboko Labairu kaleko etxebizitza batean piztu da sua goizaldean. Hamalau lagun artatu dituzte kea arnasteagatik, eta horietako hamar erietxera eraman dituzte. Onik dira guztiak.

03:20 aldera piztu da sutea, Labairu kaleko 37. zenbakiko bigarren solairuan, eta 06:00etarako itzali dute, SOS Deiek jakinarazi dutenez. Ikertzen ari dira zer dela-eta piztu den sutea. Eraikina hutsarazi dute, badaezpada. Kaltetuetako batzuk etxera itzuli ahal izan dira, baina beste batzuei hoteletan eman diete ostatu.

Ondoko eraikin batean ere kalteak eragin ditu suteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.