Itsas denboralea

Hamalau metro arteko olatuak eragingo duen zikloiaz ohartarazi du Jaurlaritzak

Zikloia gaur gauean iristekoa da, eta baga handiez gain, 150 kilometro orduko haize ufadak eragin ditzake. Nafarroa Garaiko eremu menditsuetan 100 kilometro ordukoak izango dira haize boladak, eta tentuz ibiltzeko gomendatu dute Foru gobernutik. Ipar Euskal Herrian ere gogor astinduko du haizeteak.

2009ko urtarrilaren 23a
20:30
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak gaur ohartarazi du gaur gauerako zikloi batek Kantauri Itsasoa gogor astinduko duela eta 150 kilometro orduko haize ufafak eragin ditzakeela, baita hamalau metro arteko olatuak ere. Alerta Gorria (oso garrantzitsua) ezarri dute. Nafarroa Garaiko eremu menditsuetan 100 kilometro ordukoak izango dira haize boladak, eta tentuz ibiltzeko gomendatu dute Foru gobernutik, eta Alerta Laranja (garrantzitsua) ezarri. Ipar Euskal Herrian, aldiz, Alerta Horia ezarri dute.

Gasteizko Lakuako egoitzan goizeko 10:00etatik bilera egin du Eusko Jaurlaritzako Krisi Mahaia. Barne Saileko ordezkariek hartu dute parte, baita Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioetakoek, hiru herrialdeotako hiriburuetako udaletakoek eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ere.

Hala udalak nola zerbitzu publikoetako erakundeak ohartarazi zituzten bart, gaurtik aurrera beharrezko prebentzio neurriak indarrean jar ditzaten.

Barne Sailak EAEko herritarrei eskatu die denboralearen aurrean informatuta egon dadila eta beharrezko babes neurriak har ditzala. Besteak beste, aldamioak eta obrak dauden tokietatik eta itsas bazterretik gertu ez ibiltzeko gomendatu dute.

Bitartean, arrantza ontzien Kantauriko flota portuetan da, itsasoratu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.