Hamalau salaketa Iruñean, konfinamendua urratzeagatik

Alarma egoera ezarri denetik, Iruñeko Udaltzaingoak hamalau salaketa jarri ditu, besteak beste, arrazoirik gabe kalera ateratzeagatik.

Iruñeko Gaztelu plaza, hutsik. IDOIA ZABALETA / FOKU
2020ko martxoaren 17a
12:11
Entzun

Alarma egoera ezarri denetik, herritarrak etxean konfinatuta egotera behartuta daude, kasu zehatz batzuetarako ez bada: irten daiteke lanera joateko, erosketak egitera eta farmaziara joateko, txakurra paseatzera ateratzeko... Arrazoi zehatzik gabe etxetik ateratzeak, ordea, isuna izan dezake ordainetan. Larunbatetik iganderako gauerako, gizon bat atxilotu zuten Santurtzin (Bizkaia), Ertzaintzaren arabera, hura zegoen taberna ixteko agindu ostean agenteei aurre egiteagatik. Era berean, Iruñeko udaltzainek hamalau lagunen aurkako salaketak jarri dituzte konfinamendua ezarri zenetik.

Iruñeko Udaltzaingoak adierazi du «gazteentzako lokal batean» zeuden zazpi pertsona salatu dituela, baita araudiari aurka egin eta irekita zegoen ostalaritza lokal batean zeuden beste bi ere. Horiez gain, «araudiak debekatzen duela jakinda, paseatzen ari ziren» hiru lagunen eta legezko arrazoirik gabe autoarekin bueltaka zebiltzan biren aurkako salaketak jarri dituzte.

Azaldu dute lehen orduetan abisuak ematen aritu zirela nagusiki, baina egoera fase berri batean sartu dela. Hori dela eta, salaketak jartzen hasi dira, «gehienbat araudia ezagutzen dutela adierazi eta hala ere haustea erabakitzen dutenei».

Udaltzainek herritarrei kolaboratzeko eskatu diete, ezarritako araudia betetzeko, modu horretan koronabirusa zabaltzea eragotzi daitekeelako. Halere, nabarmendu dute «nagusiki» betetzen ari dela. Gaineratu dute lau etxegabe aterpe batera eraman dituztela, behin-behinean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.