Nafarroako Auzitegiak hamalau urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio gizonezko bati bere 6 urteko arreba bortxatzeagatik. Garai hartan 19 urte zituen zigortuak. Gainera, ebazpenak jaso du nola gizonezkoa berriro saiatu zen arreba bortxatzen horrek 13 urte zituenean, eta zigortuak 26.
Emakumezkoa aitak ere bortxatu zuela ebatzi zuten maiatzean. Kasu horretan 16 urte eta lau hilabeteko zigorra ezarri zioten aitari.