Istripua

Hamar autok elkar jo dute N-1 errepidean, Irura parean

36 urteko gizonezko bat bizkarrekin minekin erietxera eraman dute.

2007ko abenduaren 14a
10:19
Entzun
Hamar autok elkar jo dute gaur goizean N-1 errepidean, Irura (Gipuzkoa) parean, Gasteizko norabidean, eta lagun bat zaurituta Tolosako (Gipuzkoa) erietxera eraman behar izan dute, bizkarreko minekin, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzak jakinarazi duenez.

Istripua 7:50 aldera izan da eta 8:25erako kendu dituzte errepide erditik auto guztiak. Ezbeharraren ondorioz, ordubetez lau kilometroko auto ilarak izan dira.

Ospitalera eraman duten laguna, 36 urteko gizonezkoa da -J.A.A.E.-. Asuncion klinikora eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.