Atxiloketak

Hamar egunen ondoren, gaur aterako dituzte inkomunikaziotik urriaren 30ean atxilotutakoak

Unai Perez, Egoi Alberdi, Pello Lamarka, Mikel Arretxe eta Ekaitz Iberok bost egun daramate kartzelan, baina ez dute konfidantzazko inorekin egoteko aukerarik izan. Atxiloketa epearen ondoren inkomkunikazioa luzatu izanak, tortura susmoak areagotu ditu. Atzo beste lau gazte atxilotu zituzten, urriaren 30ean hasitako sarekadari segida emanez.

2007ko azaroaren 8a
17:41
Entzun
Espainiako Poliziak urriaren 30ean Donostian atxilotutako zazpi lagunetatik bost inkomunikatuta daude ordutik, konfidantzazko inorekin harremanetan egoteko aukerarik gabe. Izan ere, bost eguneko atxiloketa aldiaren ondoren, Unai Perez, Egoi Alberdi, Pello Lamarka, Mikel Arretxe eta Ekaitz Ibero espetxeratzeko agindu zuen Auzitegi Nazionaleko epaile Grande-Marlaskak, baina inkomunikatua kartzelaratzekoa.Gaur amaitzen da gazte horiek legez inkomunikatuta edukitzeko epea, eta, horrenbestez, bertan behera utzi behar dute neurri hori.

Inkomunikazio aldia luzatu izanak torturen susmoa areagotu du senideen eta hainbat erakunde eta alderdiren artean.

Gainera, urriaren 30ean gazte horien atxiloketarekin hasitako sarekadak segida izan zuen atzo: beste lau gazte atxilotu zituen Espainiako Poliziak Donostian, eta haiei ere Segirekin eta kale erasoekin harremana izatea leporatzen diete. Beste hamaika gazteren bilera ere joan zen Polizia atxilotzeko asmoz, baina ez zituen etxean topatu. Herriko taberna eta lokal batzuk ere arakatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.